Ostegun Bidaiariak egitasmoaren hirugarren edizio honetan hiru bidaia kontatuko dira. 2014 eta 2016 urteetan egindakoak. Kontalari guztiak, eskoriatzarrak izango dira, eta protagonistek diaporamak erabiliz, bisitatu dituzten herrialdeak eta hango bizipenak kontatuko dituzte.
Hiru bidaia ezberdin
Hiru bidaia kontatuko dira, eta lehena, Mugikortasun Asteari hasiera emateko bidaia izango da. Urtero kontatu izan da bidaia aktibo baten inguruan, eta aurten, Ibiza Piraguan izango da kontatuko dena. irailaren 15ean, 21:30ean Ibarraundi Museoan kontatuko da. Hurrengoa, irailaren 22an, Namibia, Botswana eta Victoria ur-jauziak bidaia izango da Zaldibar antzokian, 21:30ean. Eta azkena, Tanzania: Kilimanjaro, safaria eta Zanzibar irla izango da. Irailaren 29an, 21:30ean Huhezin.
Bakoitzak bere bidaia nahi duen modura kontatuko du. Nola antolatu den bidaia, zer egin duen, edo nahi duena, eta amaitzeko galderen tartea izango da.
Hurrengo urtera begira
Datorren urteko ediziora begira, bidaia kontatu nahi duenak, kultura etxera joan beharko du.