Areto futboleko denboraldi berria hastera doa, eta Eskoriatza eta Arizmendi kirol elkarteek antolatuta entrenamenduak egingo dituzte datorren astean. Hala, gaztetxoek kirola probatu eta gustuko badute izena emateko aukera izango dute saio hauen ostean.
Aratz Kortazar izango da bertan entrenatzaile lanetan, beste entrenatzaile batzuekin batera, eta haurrei areto futbolaren inguruko oinarrizko ezagutzak erakutsiko dizkiete. Hala, gonbidapena luzatu nahi izan die gaztetxoei bertaratu daitezen.
Saioen ondoren, bi taldetan, benjaminak eta alebinak banatuko dituzte eta denboraldiarekin hasiko dira.
Irailaren 5eko eta 7ko entrenamenduak 16:45etik 18:00etara bitartean emango dira, baina saio horietara joan ezin nahi duenak aurrerago joateko aukera ere izango du. Bertara joan eta entrenatzaileekin hitz egin besterik ez dute egin beharko.
Hala ere, inplikazioa eskatu nahi dute; batetik gaztetxoei, eta bestetik gurasoei.