Udalekuak martxan daude Eskoriatzan

Imanol Beloki 2016ko uzt. 6a, 15:45

Atzo hasi ziren Eskoriatzako udalekuak, eta gustura ari dira umeak herriko txokoetan jolasean. Aurten gainera, hainbat berrikuntza egin dituzte Txirikila Elkartekoek, esaterako; dinamismo gehiago lortzeko udaleku mugituagoak izango dira eta Tximeleta Gelakoek ere parte hartuko dute hainbat ekintzetan.

Hirugarren urtez Txirikila elkarteak antolatutako Eskoriatzako udalekuak atzo hasi ziren, eta lehen pausuak ematen ari dira lehenengo egunetan, ezagutza jolasak eginez begiraleak eta haurrak elkar ezagutzeko.

Guztira, 245 ume daude aurtengo udalekuetan, eta 27 begiraleren artean hainbat taldetan banatuta daude. Ekintza ugari prestatu dituzte eta aurtengo helburu nagusia dinamismoa lortzea dela adierazi du Nekane Atxaga koordinatzaileak.

Eskaintza zabalaz gain, berrikuntzak ere badituzte udaleku hauetan. Izan ere, Tximeleta Gelako umeak hainbat ekintzetan hartuko dute parte umeen arteko harremanak sendotzeko eta batez ere ondo pasatzeko.

Begirale talde gaztea da aurtengoa, eta umeekin ondo pasatzen duten arren, batzuetan firme jarri behar dituztela ere adierazi du begirale batek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!