Txupinaren ondoren, trumoikada, musika eskolako bandaren kontzertua eta txistulari taldearen kalejira izan ziren buruhandiekin batera. Asmoak, askotarikoak. Eta behin festak eztanda eginda, eskoriatzarrek ez zuten denborarik galdu. Asmoak, askotarikoak.
Eta behin afaldu ostean, danbor hotsek hartu zituzten herriko kaleak. Musikariez lagunduta, kaleetan zehar ibili zen danborrada plazan amaitu zen arte. Aurtengo danborradako karrozarekin, emakumeak kirolean izan duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute, zailtasunak zailtasun, kirola egin duten herriko emakumeak ezagutarazteko. Danborradan irtetea galdu ezinezko hitzordua da askorentzat.