Eskoriatzako Mendi Tourraren lehen edizioa da, eta antolaketan Eskoriatza Kirol Elkarteak, Eskoriatzako Udalak, Baltistan Fundazioak eta Zineuskadik hartu dute parte.
Felix Baltistan fundazioa, nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakundea da, eta Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen bizi garapena bultzatzeko eta bereziki emakumeen egoera indartzeko sortua izan zen 2001ean, bailarako hainbaten artean, Felix Iñurrategiren omenez.
Hala, fundazioak egindako lana eta Ibon Azpilikueta argazkilariarena Ibarraundi museoan dago ikusgai aste osoan zehar.
Proiekzioak gaur eta eguenean
Erakusketa zabalik egongo da aste osoan, baina; 2T on Chamlang, Urzulo, Eclipse, A line cross the sky, Piztu, Panaroma eta Jeff Lowe´s Metanoia Bilbao Mendi film festibaleko pelikulak ere izango dira gaur eta eguenean ikusgai 19:00etan, zaldibar antzokian.