Karga arinarekin lan egiteko balio duen makina funtzionala Eskoriatzara ekarri berri dute aste honetan. Giharrak eta gorputza indartzeko balio du aparatuak, eta pesak egiteko beste modu bat dela adierazi du Rosa Lasagabaster kirol aholkulariak.
Ikastaroa taldea osatzen bada
Ikastaroa ere prestatu dute makina erabiltzen ikasteko, nahiz-eta dakienak erabili dezake nahi duenean. Horrez gain, fitness monitore bat egongo da aholkuak ematen, beraz ikastarora joan ez nahi duenak ere, aukera du makina funtzionala erabili eta ikasteko.
Edozein ariketa egiteko balio du: besoak, bizkarra, hankak lantzeko… baina errehabilitazioa egiteko ere aproposa da.