Zapatista Astea ekintza ugarirekin dator aurten ere

Imanol Beloki Unamuno 2016ko eka. 2a, 15:07

Kontzientziak pizteko eta beste mundu bat posible dela adierazteko, aurten ere Zapatista Astea prestatu du Chiapasen aldeko EskoZap taldeak.

Jai honek hamasei urte beteko ditu aurten, eta, urtero moduan, ekintza ezberdin ugari izango dira herrian; besteak beste, hitzaldiak, musika, erakusketak eta tailerrak. Oihana Irazu Aste Zapatistako antolatzaileetako baten esanetan: "Adin tarte guztietarako ekintzak egongo dira aste osoan zehar: haurrentzat, nagusientzat... hala, gonbidapena luzatzen dugu jendea bertaratu dadin". Aste Zapatistaren bitartez, herrialde hartako kulturaren zatitxo bat herrira iristea dute helburu antolatzaileek, eta, horretarako, urtero legez, zapatuan etxeko janari mexikarra dastatzeko aukera paregabea egongo da plazan.

Zapatua, egun handia

Bazkari mexikarraz gain, Rosa Sanchez kantautorearekin,  Abraham Arzate mexikarraren clown ikuskizunarekin eta Aldo Mila Trio hirukotearen musika brasildarrarekin gozatzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak