EAJk hauteskundeak irabazi zituela urtebete pasa dela ospatu zuten atzo Eskoriatzako Batzokian. Udal Gobernua osatzen duen zinegotzi bakoitzak; Puri Regidorrek, Maite Uribek, Josu Ezkurdiak, Maite Zubiak eta Joserra Zubizarretak beraiek lantzen dituzten alorrean egin dituzten hobekuntzak, aldaketak, akordioak… adierazi zituzten bertaratu zirenen aurrean.
EAJk Madrilen dituen ordezkarien babesa
Bestalde, Victoriano Gallastegi (EAJko Senaturako Gipuzkoako hautagaia), Maria Eugenia Iparragirre ( Senaturako hautagaia) eta Iñigo Barandiaran (Madrilgo Kongresurako hautagaia) bertan izan ziren Eskoriatzako Udal Gobernuaren helburuak ezagutzen, eta babesa ematen.