Eskola Agenda 21 egitasmoko proposamenak ikasleen eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 25a, 15:17

Maiatzeko ohiko osoko bilkuran Eskoriatzako Almen eta Luis Ezeiza ikastetxeetako lehen eta bigarren zikloko ikasleak izan ziren atzo protagonista. Hainbat proposamen egin zituzten herriko hainbat gune, eraikin… hobetzeko asmoz; eta Joserra Zubizarreta alkateak adierazi zuen aipatutako lanetako batzuk eginak dituzten arren, euren eskakizunak erantzuten saiatuko direla.

Santa Marina plazako lurrean jolasak margotzea, Aranburuzabalan, joko egokituak eta txintxaunak jartzea, skate parkea behar den moduan jartzea, Liburutegiari probetxu handiagoa ematea, San Pedro parkea konpontzea…izan ziren besteak beste, egindako eskaerak.

Nestor Arana zinegotzi

Aipatzeko beste puntu bat Nestor Aranak zinegotzi kargua hartzea izan zen. Maider Landaren ordez sartu da Udalean, eta plenoa denbora jakin batez eten zen, bera etorri bitartean, hala kargua hartu, eta lehenbailehen lanean hasteko.

Nestor Arana EH Bilduko zinegotzia:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak