Edukiontzi organikoa irekitzeko txartela zulatu, moztu edo aldatzeak arazoak sortzen dituela adierazi du Eskoriatzako Udalak. Hainbat kasu izan dira herrian, eta halakorik ez egiteko gomendioa eman du Udalak. Izan ere, egiten duenak beste bat eskatzera joan beharko du Hondakinen bulegora eta berriagatik, bi euro ordaindu beharko dira.
Bestalde, oraindik goiz da bilketa selektiboen tasak zeintzuk diren jakiteko, eta hilero joango dira datuak jasotzen, zaborraren pisaketak egiten… Hala ere oraingoz itxaron egin beharko da datu zehatzak zeintzuk diren jakiteko.