Arrasaten, aldiz, Giokelarekin batera, saiheski pintxoak banatu zituzten, Ardoarekin edo sagardoarekin lagunduta, eta Gure Esku Dago kantua entzuten zuten bitartean egin zuten jaia. Etzi, eguaztena, lokala zabalduko du Erain Debagoienak Arrasateko Zuloaga kaleko 4. zenbakian posta bidez botoa eman gura dutenendako. Karta-azalak, bozka paperak eta aurretiaz bozkatu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia egongo da han.