Horretarako, datorren astean gutun pertsonalizatua jasoko dute Eskoriatzan erroldatutako 18 urtetik gorako herritarrek, eta erantzuna emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Paperean idatzita; udaletxean, museoan, kiroldegian, bibliotekan, ikastetxeetan utzi beharko da, edo online; Eskoriatzako webgunean hizkuntza erroldara sartuta edo QR bidez eginda.
Txantxangorria euskararen ikur
Euskararen sinbolo berria da txantxangorria eta irudi honen bitartez euskaraz egiteko gonbita egin nahi da. Euskarari hegoak emateko asmoz, herriko eraikin publikoetan ikurrak jarri ditu Eskoriatzako Udalak.
Bestalde, herriko denda, taberna, elkarte, enpresetara… gutunak bidali dira interesa duenak Udalak txantxangorrien pegatinak dohainik bidaliko dizkiela jakinarazteko.