Erantzun bikaina izan du laugarren Osasun Asteak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 14a, 15:32

Eskoriatzako laugarren Osasun Astean hainbat ekintza izan dira; guztiak, bizitza osasuntsuagoa eramateko asmoz. Beste urte batzuetan baino parte-­hartze handiagoa izan da herritarren partetik; beraz, antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute.

Aurtengo gai nagusia  diabetesa izan da, baina bestelako hainbat kontu ere landu dituzte tailerren, ikastaroen, hitzaldien eta ekitaldien bidez. Gainera, herriko txoko ezberdinetara eraman dituzte ekintzak: plazara, zaharren egoitzara, tabernetara, antzokira, ikastetxeetara... eta leku guztietan arrakasta izan dute. Honela adierazi du Rosa Lasagabaster Eskoriatzako kirol aholkulariak: "Balorazio esponentziala izan dugu. Ekintza guztietan jende ezberdina izan da, eta osasuna harremanetan dagoela ikusi dugu; ematen badugu, gero, bueltan dator. Gakoa jende ezberdinaren inplikazioan egon da, erantzuna bikaina izan da".

Hitzordu aipagarrienak

Hitzordu guztietatik aipagarriena Imanol Ibarrondoren hitzaldia izan da. Zaldibar antzokian 120 pertsona batu ziren, eta herritarrak oso gustura izan ziren bertan. Bestalde, zaharren egoitzan, Recetando Sonrisas antzerkian, barre egiteak osasunean eragina duela azpimarratu zuten, eta errezetarik onena maitasuna eta besarkadak direla.

Datorren urteari begira

Zapatuan, Osasun Astea amaitzeko, ahotsaren osasunaren formakuntza izango da, eta dagoeneko 18 pertsonak eman dute izena. Hurrengo ediziori begira bide bera jarraitu behar dela eta talde ezberdineko jendearen parte-hartzea bultzatu behar dela adierazi du Rosa Lasagabasterrek.

Osasun Asteko argazkiak HEMEN ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak