Osasun Astea hirugarren urtez egingo dute Eskoriatzan eta egitarau oso zabala osatu dute, aurtengo gaia Diabetesa izanik. Eskolore egitasmoaren barruan kokatzen den egitasmo honen helburu nagusia herriko osasun sare bat osatzea da Zaharren Egoitza ardatz hartuta.
Apirilean, inkesta interpretatu eta Osasun Astean herriaren argazkia erakutsiko da. Eskoriatzako Osasun astearen asmoa Osasuna ikuspegi orokorrago batetik ikustea da. Horregatik, helburua da haur, gazte eta helduei, hau da, herritar orori bizimodu osasuntsuaren garrantziaz ohartaraztea eta kontzientziatzea.
Olazar elkartekoak eta zaharren egoitzakoak, Arizmendi eta Luis Ezeiza ikastetxeak, Osasun zentroa eta kirol saila, MU, eta Udalak antolatutako ekimena izango da, eta beste hainbat laguntzailek hartuko dute parte ekintzetan.
Lehen ekintza, apirilaren 5ean izango da. 10:00etan, Egoitza Eskoloretu egitasmoarekin. Bertan, Arizmendi Almeneko LH5eko ikasleek saioa eskainiko dute dietetikari buruz.
Hortik aurrerako ekintzak jakin nahi dituenak, Informazio guztia Eskoriatzako Udalaren webgunean, Eskoriatzako kiroldegian edo Mondragon Unibertsitatearen webgunean aurkitu ahal izango du.