Eskoriatzan, esaterako, bat egin dute deiarekin eta bereziki udal ordezkariak eta udal langileak atera dira protestan Fernando Eskoriatza plazara. Tartean zen, baita ere, Maite Peña diputatua, Eskoriatzako egoitzara egindako bisitaren aurretik.
Bruselan atzo izandako atentatuak gaitzesteko bost minutuko elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian hainbat udalerritan, Eudelek egindako deiarekin bat eginez. "Indarkeria terroristaren basakeria gaitzetsi, eta biktimen senideei eta hurbilekoei dolumina eta elkartasuna" helaraztea izan da elkarretaratzeen helburua.
Eskoriatzan, esaterako, bat egin dute deiarekin eta bereziki udal ordezkariak eta udal langileak atera dira protestan Fernando Eskoriatza plazara. Tartean zen, baita ere, Maite Peña diputatua, Eskoriatzako egoitzara egindako bisitaren aurretik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.