Eskoriatzan aste honetan egin dute proiektuaren lehen aurkezpena, eta apirilaren 11n egingo dute lehen bilera. Erretiratuen elkarteko 20 lagunek osatuko dute lantaldea, Jose Mari Kortazar elkarteko presidenteak koordinatuta.
Helburu nagusia
Taldean, errespetuz, herriko gaiak tratatuko dituzte hamabost egunean behin, eta bileren helburu nagusia lantaldean hitz egiten ikastea izango da, bide batez, erretiratuen iritzia herrira zabaltzeko.