Edukiontzi organikorako txartel banaketa egiten ari dira Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mar. 11a, 14:12

Eguaztenean, eguenean, eta gaur, hondakinen edukiontzi marroia irekitzeko txartelak banatzen izan dira Eskoriatzako Udaleko teknikariak eta Debagoieneko Mankomunitateko informatzaileak. Eguaztenean, Huhezin, eta atzo eta gaur, Ibarraundin. Auzoka egin da banaketa, eta parte-hartzea handia da oraingoz, deituta zeudenen %70a. 19:00ak arte izango da aukera txartela jasotzeko, eta egun hauetan txartelik jaso ez duenak, astelehenetik aurrera izango du aukera hau lortzeko. Horretarako, Ibarraundi museora gerturatu beharko da goizean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak