Ildo horretatik, giza eskubideen defentsan alderdi politiko eta eragile ezberdinak batzearen garrantzia azpimarratu dute eta, hori horrela izan dadin, LABek bere eskuetan dagoen guztia egingo duela gaineratu.
GI-627 errepidera eraman dute euren aldarrikapena, Fagor Ederlan eta Arizmendi-Almen Ikastola arteko biribilgunera. Hilero egiten dute kontzentrazioa –batean Debabarrenean, eta besteak Debagoienean– eta gaur, esan moduan, Eskoriatzan elkartu dira.