ALBISTEAK

Lehen sektoreak dituen erronkei buruz berbetan Eskoriatzako baserritarrekin

Mireia Bikuña 2016ko otsailaren 25a

Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearen aldeko apustu berretsi zuen Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Industrien sailburuorde Bittor Orozek.

Bereziki, herri txikietan, baserri-auzoak behar beharrezkoa direla azpimarratu zuen. Atzoko hitzaldia sektorea indartzeko eta sustatzeko Jaurlaritzak ematen duen zerbitzua dela  esan zuen. 

Eskoriatzako kultura etxean bildutakoek adi-adi entzun zituzten sailburuordearen azalpenak. Euren beharrak eta kezkak bideratzeko gogoa adieraz zuen.

Gazteak hurbildu

Lehen sektorea gaztetzeko beharraz ere berba egin zuen eta horren harira, Gomistegiko Artzain Eskola aipatu zuen. Handik irteten diren artzain berriak ei dira etorkizuna eta Jaurlaritzak esku artean dituen egitasmoa egin ahal izateko beharrezkoak direnak. Gaztetasunaren aldeko apustua egitea eskatu zien baserritarrei eta auzo-alkateei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak