Eskoriatzako kinttadek bat-bateko dantza saio polita egin zuten atzo iluntzean, plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 31a, 11:17

Bosgarren urtez egin dute Kinttada Eguna, eta laster hartu du indarra ekimenak. Eguerdiko txikiteoarekin hasi zuten festa adin guztietako eskoriatzarrek eta iluntzean elkartu ziren asko dantzan egiteko.

Festa eguna izan zen, atzo, Eskoriatzan. Nor bere kinttadakoekin elkartu eta lagun arteko egun pasa polita egiteko aukera. Ideia ez da txarra kinttada bakoitzak festa bere aldetik egin ordez egun bat ipini eta guztiek bat egitea. Esan beharra dago deialdiak gero eta arrakasta handiagoa duela.

Festa bizkor errotu da eta atzokoan ere kinttadetako kide gehienek taldea identifikatzen duen zapia, gorbata edo kamiseta zuten soinean.

Iluntzean dantza saioa

Festa giroan joan zen eguna eta iluntzean plazan elkartu ziren kinttada gehienak. Zabaldua zen herrian txistulariak egongo zirela eta nahi zuten guztiek aurreskua edo banakoa dantza egiteko aukera izango zutela. Ia bat-batean egindako deialdiak arrakasta polita izan zuen, izan ere asko izan ziren dantzara animatu zirenak neska zein mutil, gazte zein nagusi.

Eguenetik aurrera kintoen txanda izango da. Aurten 26 gazte dira eta baserriz baserri ibiliko dira Santa Ageda bezpera egunean. Egubakoitzean, berriz, herriko plazan egingo dute dantzan.

Erlazionatuak

Kinttada Eguna, Eskoriatzan

Imanol Soriano 2016 urt 31 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak