Eskoriatzar mordoxka bildu da pilotalekuan Urdelardero eguneko dantzen entseguan

Maite Txintxurreta 2016ko urt. 24a, 21:15

Ume zein guraso asko izan dira gaur arratsaldean Joseba Iñurrategi frontoian Urdelardero egunean, otsailaren 4an, plazan egingo duten dantza ikasteko lehen entseguan. Hurrengo domekan ere beste saio bat egingo dute.

Dantzak aurretik zekizkiten lau guraso aritu dira gaurko saioa gidatzen, eta gainontzeko gurasoek eta umeek fin jarraitu dituzte euren argibideak musikaren erritmoan. Plazan egingo duten dantza Lantzeko (Nafarroa) inauterietako dantza izango da.

Haurrak eta gurasoak elkarrekin

Hezkuntza forotik bultzatutako ekimena da Urdelardero egunean arratsaldez plazan egingo duten dantza, eta ume zein nagusiak daude bertan parte hartzera deituta. "Guraso talde batek proposatu zuen, eta oso ideia ona iruditu zitzaigun. Urdelardero eguna oso egun berezia izaten da, eta bukaera emateko modu polita iruditu zitzaigun", esan du Eskoriatzako Udaleko Gazteria eta Hezkuntza teknikariak, Maider Etxanizek.

Etxanizek ekimenak "oso erantzun ona" izan duela azpimarratu du; izan ere, jende mordoxka bildu da lehen entsegu honetan. Adierazi du ez zutela horrenbeste jende espero, eta "harrituta" geratu dela. Adierazi du "polita" litzatekeela Urdelardero egunean ere horrenbeste jende biltzea.

Hurrengoa, 31n

Bigarren entsegua, Urdelardero eguna iritsi aurreko azkenengoa, hain zuzen, hurrengo domekan izango da, urtarrilaren 31n. Gaurko ordu berean, arratsaldeko seietan elkartuko dira berriro ere Joseba Iñurrategi pilotalekuan, eta ordubete inguruko saioa izango da, egun handirako guztia ondo prestatuta izateko.

Erlazionatuak

Urdelardero eguneko dantzen entsegua

Maite Txintxurreta 2016 urt 24 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak