Bihar ez ohiko osokoa egingo dute Eskoriatzan, eta ontziak berreskuratzeko Eusko Jaurlaritzari eskaera egitea izango dute izpide Udal ordezkariek.
Turismoa handitze aldera
Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin ondoren, Madrilekin eztabaidatu beharko dute gaia, eta bide luzea izan arren, urrezko ontziak, Eskoriatzako turismoa bultzatzeko amu bikaina izan daitezkeela uste du alkateak, zein Ibarraundiko teknikariak, Aitzorrotzeko indusketekin batera.
Euskal Herrira bueltatzeko asmoz
Joserra Zubizarreta alkatearen esanetan: "Helburu nagusia da ontziak Euskal Herrira ekartzea. Printzipioz, Donostiako San Telmo museora, eta posible bada Eskoriatzara".