Onartu dituzte urte berrirako aurrekontuak Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2015ko abe. 16a, 17:47

Irabazi eta EH Bildu alderdiek kontrako botoa eman dute eta EAJk eta Elizateek berriz, aldekoa. Guztira, 5.325.435,85 eurokoa izango da, aurtengoa baino %1,08 handiagoa. Orain, hamabost eguneko epea zabaldu da, gura duenak alegazioak aurkeztu ditzan.

Joserra Zubizarreta alkateak adierazi du filosofia aldaketa bat egin dutela aurten: "Irekita utzi dugu proiektu berriak egon daitezkeelako, lehen mugatuagoa zegoen".

Irizpide aldaketak

Udal Gobernuak aplikatu duen irizpide aldaketak bi ardatz nagusi ditu: bata da "hiri-berritze planeko ekarpenen arabera herrian eta elizateetan antzeman diren gabeziei aurre egitea". Eta bigarren ardatza da kultura ekimenekin edo elkarteekin lotutakoa. Azken horri dagokionez, "helburua da elkarte edo kultura ekimen jakinei eman beharreko diru-laguntza aldez aurretik finkatu beharrean, elkarteek edo norbanakoek aurkeztutako proiektuen arabera banatzea".

Emendakinak onartu barik

Irabazi alderdiak hamabost puntuk osatzen duten emendakina aurkeztu zuen. Gai sozialetan eta ingurumenean zentratuta zeudenak. Rafa Bernal Irabaziko zinegotziaren esanetan: "Gai sozialetan murrizketa bat egon da, eta ingurumenari dagokionez, ez dago partidarik. 4.000 eurokoa da proposamena, eta horrekin ez dago ezer egiterik. Udaletxe honetan ingurumenaren gaia aintzat ez dela hartzen agerikoa da…". 

Emendakinaren alde Irabazik eta Bilduk egin arren, ez zen onartu, eta alkatearen esanetan: “Esparru horiek nahiko erantzun ditugula uste dut, eta ez dugu horren beharrik ikusten". 

Bilduk ere emendakina aurkezteko asmoa zuen, baina erretiratzea erabaki zuten, gaia sakonago lantzeko. Aitor Zubizarretak adierazi zuenez: "Batzordetan ez da eztabaidatu, hutsuneak daude eta alegazioak aurkeztuko ditugu hurrengo plenoan".

Aurrekontuak alorreko

Udal aurrekontutik %78a gastu finkoetara bideratuko da eta %22, berriz, 177.100 euro, inbertsioetarako.

Partida / Euroak

  • Elizateak 40.000 euro
  • Auzo-konposta 5.000 euro
  • Hiri altzariak 60.000 euro
  • Kultura etxea 10.000 euro
  • Hilerria 6.100 euro
  • Kiroldegia 5.000 euro
  • Informatika 6.100 euro
  • Liburutegia 6.000 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak