Egun, 40 langile inguruk dihardu Eskoriatzako Cata enpresan lanean. Guztiak etxera joateko agindua jaso dute eguerdiko hiruak aldera. Izan ere, segurtasun neurriak medio, argia kendu behar izan dute eraikin osoan. Gainera, lantegiaren alderdi oso bat erabat kez beteta zegoela azaldu diote langileek GOIENAri eta ezinezkoa zela bertan arnasa hartzea kontatu dute.
Suhiltzaileen hiru kamioi eta Ertzaintzaren patruila izan dira bertan.
Orain urtebete justu, azaroan, Catak erosi zuen Fagorren Eskoriatzako lantegia.