Atzo egin zuten Eskoriatzako urriko ez-ohiko bilkura. Gai zerrendatik aipatzeko puntu adierazgarriena 2016 urterako ordenantza fiskalak aldatzeko hasierako onarpena izan zen. Ez dira iaztik hona igoko, orokorrean, ura izan ezik. Uraren tasa %5 igoko da, Ur Partzuergoak proposatuta, eta etxe hutsen ondasun higiezinen zerga errekargua bestalde, kendu egingo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.