Mintzodromoa egin zuten, atzo, Eskoriatzan. Aurten ere martxan jarriko dituzte berbalagun taldeak herrian, eta ikasturteari hasiera emateko herriko plaza aukeratu dute. Adin tarte eta euskara maila ezberdineko herritarrak elkartu ziren. Hiru mahai prestatu zituzten eta bakoitzean gai bat zuten abiapuntu: oporrak, Sanpedro jaiak eta elikadura ohiturak.