Iraileko ohiko osoko bilkura egin zuten atzo Eskoriatzan, eta bertan erabaki zuten hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko galdeketa egitea. EH Bilduko zinegotziek ere galdeketaren alde bozkatu zuten, eta azaldu zuten berau aprobetxatu behar dela beste gai batzuekin egin daitezkeen kontsultak arautzeko. Uztailean atzera bota zena Eskoriatzako Presoen Lagunak taldeak aurkeztutako mozioa ere onartu zuten atzo.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.