7,57 kilometroko Enekoren Gazteluko Ibilbidea izeneko ibilbideari dagokionez, haren berri ematen dituzten esku-orriak dagoeneko gertu dituzte Eskoriatzako Udaletxean.
Ibilbideak lotzen ditu Eskoriatza eta Leintz Gatzaga, Zubiateko labea bisitatuz, Eneko de Orizen gaztelua eta Leintz Gatzagako Gatz Museoa. Bi ordu eta 45 minutuan egiteko moduko ibilaldia da.
Enekoren aurkezpena
Bestalde, Eneko de Orizen figurari dagokionez, berriz, pertsonaia horri bizitza ematea da, besteak beste, Eskoriatzako Udalaren asmoa. Dagoeneko datorren urteko Atxorrotx Egunera begira (maiatza) dihardute lanean, orduantxe gura dute-eta, Eneko de Orizen "aurkezpena" egin.
Eta horrekin batera nahi dute Atxorrotxen aurkitutako aztarna oparoekin (gehienak Gipuzkoako altxortegian daude) erakusketa antolatu udalerrian.