Jende ugari batu zen Eskoriatzako Luis Ezeiza kantxan egun osoan zehar, eta giro bikaina izan zen. Antolakuntzakoek lan bikaina egin zuten dena ondo atera zedin, eta hala izan zen.
Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Zumarraga… etik etorritako taldeak 11:00etan ekin zioten 25 minututako partiduak jokatzeari. Final laurdenetan eta finalerdietan berriz, 30 minututako partiduak jokatu ziren, eta Hirugarren eta laugarren postuak jokatzean eta finalean berriz, 20 minututako bi zati izan ziren.
Tentsiozko finala
Eskoriatzako Aldatz taldea eta La Fabrika (Goierri) taldea iritsi ziren finalera. Oso nekatuta zeuden jokalari guztiak, izan ere jokatzen zuten zortzigarren partidua zen eta nekea nabaria zen. Azkenean, Aldatz taldea gailendu zen 4-2 ko emaitza lortuz, eta hala zortzi partidutatik, zortziak irabazita lehenengoak geratu ziren sailkapenean.
Sari nagusia (batutako diruaren %60a) eta kopa irabazi zuen Aldatz taldeak, eta taldekideek azaldu dutenaren arabera: "Bodega batera joango gara garaipena ospatzera".
Emakumezkoak animatuz
Bestalde, nabarmentzekoa izan da Eskoriatza Kirol Elkarteko emakumezkoen taldearen parte-hartzea, eta animo gehien jaso dituen taldea izan da duda barik. Guztira lau kopa banatu ziren; bi, finalistentzat izan ziren, beste bat emakumezko taldearentzat parte hartzen zuen emakumezko talde bakarra zelako, eta jokalari onenaren kopa ere emakumeen taldeko atezainarentzat izan zen, Nerea Pavo-rentzat.