Musikarekin, dantzarekin, eta hitzen bitartez naturako elementuak, ura, lurra, sua eta haizea irudikatu dituzte ‘Amalurra Osatuz’ ikuskizunean. Eskoriatzako hainbat talde ezberdinek parte hartu dute emanaldian, Marijo Pagaldai koordinatzailearen laguntzarekin. Hainbat arte diziplinaren bitartez istorio bat kontatzea izan da helburua azken finean.
Herritarrak oso gustura gelditu ziren ikuskizunarekin, eta talde ezberdinen parte hartzearekin. Horrela, Eskoriatzan egiten diren ekintza ezberdinak ezagutzera ematen direla azpimarratu zuten.