ALBISTEAK

Pozik antolatzaileak, 'Aste Zapatista'-k emandakoarekin

Ander Larrañaga 2015eko ekainaren 22a

Hamabost urte daroate eskoriatzarrak Aste Zapatista egiten; urterik urtera, arrakasta handiagoarekin. Zapatuan, egun borobilarekin, itxi zuten aurtengo egitaraua. 

Aurten sukaldaria aldatu badute ere, bazkari mexikar arrakastatsua iza zuten zapatuan. Jatekoen artean guakamolea, barazki parrillada, askotariko taco-ak eta etxeko pastak., Chiapaseko kafea eta mojitoak izan zituzten. Bazkariaren oisetan sorpresa ere prestatu zuten antolatzaileek. Chiapasko ikur den barraskiloa irudikatu gura ian zuten eta horixe egin zuten kartulinekin eta Beste mundu bat posible da esaldia osatu zuten. Balorazioa, Xanti Roman, antolatzaileak (bideoan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak