Nork bere izena emanda edo beste batek proposatuta parte hartu ahal izango da lehiaketan. Horretarako, azken eguna bihar izango da eta hortik aurrera, epaimahaiak balkoiak baloratu eta bere aukeraketa egingo du.
Ondoren herritarren txanda izango da: epaimahaiak aukeratutako balkoi edo leihoen argazkiak Kultur Etxeko sarreran zein Udaleko webgunean egongo dira ikusgai ekainaren 17tik 21era bitartean, eta horien artean aukeratu eta bozka eman beharko dute eskoriatzarrek.
Balkoirik edo leihorik ederrenak 100 axtrokiko saria jasoko du, herriko komertzioetan gastatzeko.
Loreek herriari bizitasuna ematen diotela diote herritarrek eta horregatik begi onez ikusten dute halako lehiaketa bat antolatzea.