Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Hiri hondakinen gaineko herri galdeketa egingo du EAJk Eskoriatzan

Imanol Beloki 2015ko mai. 28a, 17:18

Berba hauek esan ditu Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako EAJren alkategai eta domekan herrian hauteskundeak irabazi zituen zerrendaren buruak: "Eskoriatzarrek konprometitutako gobernu talde bat nahi dute, arduraz lan egingo duena, gertuko gobernu bat, bizilagunei entzungo diena, eta gu jendearengandik gertu egongo gara". Gainera, adierazi du hiri hondakinen gaineko herri galdeketa egingo dutela.

Ilusioz eta pozik hartu dute enkargua alderdi jeltzaleko kideek, eta, herritarrei esker ona adieraziz, eskoriatzarrei hutsik ez egiten saiatuko direla esan zuten. "Eskoriatzarrek argi eta garbi esan dute aldaketa bat nahi dutela"; hala, aldaketa horretarako giltza izatea espero du alderdi jeltzaleak.

Hemendik aurrera begira, gainontzeko alderdietako hautatuekin batuko dira EAJkoak. Baita hautatua izan ez den Alderdi Sozialistarekin ere. Izan ere, orain arte Udalean egon da, eta, aipatu zuten moduan, herritar guztientzat egin nahi dute lan, nahiz eta alderdi horrek ordezkaritzarik ez izan datozen lau urteotan.

Hondakin bilketa lehentasun

EAJren lehentasunak bi izango dira: hiri honakinen gaia, batetik, eta mugikortasunarena, bestetik.
Hondakinen bilketa sistema erabakitzeko herri-galdeketa antolatuko dute, lehenbailehen. Herritarrek zer nahi duten eta nola nahi duten jakin nahi dute. Jose Ramon Zubizarretaren esanetan: "Atez atekoak gaur egun duen gastua, kentzeak duen gastua… aztertuko dugu. Birziklatzearen aldekoak gara, baina bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egingo dugu".

Oinezkoentzako bidea

Bestalde, mugikortasun plana zentzu zabalenean aztertuko dute. Erdiguneko oinezkoentzako bidea, norabide bakarrarekin jarraitu, edo bikoitza jarri, autoen abiadura… aztertu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak