Mendi Astea antolatu dute Eskoriatzan

Jagoba Domingo 2015ko mai. 15a, 15:41

Maitzaren 24an hasita, III. Mendi Astea ospatuko dute Eskoriatzan. Mendi irteerak, omenaldia eta hitzaldia antolatu dituzte besteak beste, herritar guztientzat zabalik dagoen kirol asterako.

Eskoriatzako Udalak, Mondragon Unibertsitatearekin, Luis Ezeiza Herri Eskolarekin eta Arizmendi Ikastolarekin egin du bat programa berezi eta gaurkotua eskaintzeko asmoz.  Mendiaren garrantzia, bai kirola egiteko orduan baita kultura ondare gisa aldarrikatzea nahi dute.

Domekan, maiatzaren 24an ekingo diote Mendi Asteari Araba aldean. Barrian hasi eta Agurainerainoko BTT ibilaldia egingo dute. Ostean, astelehenean, Itoitz Armendarizi mushineko munduko txapeldunari omenaldia egingo diote. Martitzenean Alex Txikonek Negua Nanga Parbaten hitzaldia eskainiko du Huheziko fakultatean. Eguenean, maiatzaren 28an, geocaching modalitatea eramango dute herrira; altxorraren bila jokoaren bertsio berritua.

Astebukaeran ostera, Eskolore aurkeztuko dute eta Txirriki Txirriki mendi martxa egingo dute, hildako mendizale eskoriatzarren omenez bi urtean behin egiten den mendi martxa. 25 kilometroko ibilbidea egingo dute, beste urte batzuetan baino motzagoa publiko zabalagoari heltzeko asmoz. Eskolore da ostera aurtengo berrikuntza garrantzitsu bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak