Garajeen Iazko errenten kontratuak amaituta, ekainaren 30ean berriro irtengo da kiroldegi azpiko garajeak alokatzeko lehiaketa. Errentan hartu nahi dituenak, maiatzaren 22 arteko epea izango du eskaera egiteko, eta 46 euro ordaindu beharko ditu hilero alokairuagatik.
Bestalde, hainbat arlotarako diru laguntzak arautzen dituen oinarriak, hasiera batean onartu ziren. Euskaltegietan ibili diren Eskoriatzako ikasleei,
Gazteei, gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteei, eta garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programei ere finantzatuko zaie ekonomikoki, aldaketa gabe, urtero moduan.
Alkatearen adierazpenetan, 2014ko aurrekontuen inguruko hainbat datu aipatu zituen Beñat Herce alkateak. Balorazio positiboa eginez.