Bi lanak erraz ikusi zituzten bertaratu zirenek eta sentsazio onekin geratu ziren bi zinemagileak. Proiekzioen ondoren, ikus-entzunezkoen xehetasunak kontatu zituzten lanen egileek, Aitor Agiriano aktoreak gidatutako mahai inguruan. Hala, film laburrez gozatzeaz gain, film laburren xehetasunak, bitxikeriak eta beste hainbat kontu galdetzeko aukera izan zuten bertaratuek.
Biharko egunerako motorrak gehiago berotzeko, Ti Tau! lehiaketan proiektatu diren beste urte batzuetako lanak eta euskal herriko beste hainbat lehiaketetan egindako ekoizpenak erakutsiko dituzte gaur, gaueko 22:00etan, Zaldibar Antzokian.
Ti Tau! Film labur lehiaketako dena prest
Umorezko film laburren bosgarren Ti Tau! rallya egingo du, bihar, zapatua, eta ez dira faltako euskara eta umorea. Dagoeneko zortzi taldek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko; herriko lauk, Arrasateko batek eta Oñatitik hiru talde etorriko dira. Guztira, 40 bat lagun inguru. Egun ederra pasako dute seguruenik eta Eskoriatzako kaleak eszenatoki erraldoi bihurtuko dira egun batez.