Ruper Ordorika musikagileak Zaldibar aretoa bete zuen. Kontzertu aurretik onartu zuen azkenaldian ez duela horren formatu txikiko kontzerturik egin –eserita 140 lagunendako lekua du antzokiak– baina gustura aritu zen Eskoriatzan; kantuan lehenengoz, gainera. Asko ziren oñatiarraren azken lana, Lurrean etzanda, entzuteko irrikaz zeuden debagoiendarrak. Giltz-gordea abestiarekin hasi eta jarraian joan ziren disko berriko gainerako kantuak. Sasoi ezberdinetako abesti ezagunak ere eskaini zizkien bertaratu ziren ikusleei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.