Ruper Ordorika domekan Zaldibar antzokian izango da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko api. 9a, 07:00

Ez dute edozelako kontzertua antolatu Eskoriatzan Aste Santuetako oporrak borobiltzeko: estreinekoz izango da Ruper Ordorika Eskoriatzan, apirilaren 12an, domekan, Zaldibar antzokian, 19:00etan. Debagoienean Lurrean etzanda diskoarekin egingo duen lehenengo aurkezpen kontzertua izango da hori. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke, Manuel Muñoz kiroldegian eta on-line ere bai: bibe.me atarian.

Dagoeneko bi hilabete dira Zaldibar antzokia zabaldu zutela; Udaleko ordezkariak gustura dira orain arteko emanaldiek izan duten harreraz. Urtarrilaren 23an inauguratu zuten eta hurrengo egunean estreinatu zuen Demode Quartet gospel taldeak antzokia. Harez gero, askotariko ekintzak eskaini dituzte, Udaleko ordezkariez gainera, herriko elkarte eta bestelako eragileek osatzen duten kultura mahaiaren eskutik.

Aurreikuspenak bete dituztela diote, beraz, eta gustura direla, bada, egindako egitarauarekin eta baita eraikinak ematen dituen aukerekin ere.

Apirila ere asmoz beteta hasi dute: Oñatiko abeslariak zabalduko du domekan hile honetako egitaraua eta ondoren etorriko dira, besteak beste, antzerkiaz gozatzeko aukerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak