Eskoriatzarrek ongietorri bikaina egin diote Postakari. Korrika 19-k herria zeharkatuko ez duenez, Eskoriatzako hainbat eragilek sortutako ekimenak herritarrak etxetik atera, eta korrika edo postaka egitera animatu ditu. Testigua herriko elkarteek eroan dute, eta une oro entzun dira postakaren aldeko aldarri eta txaloak.
Postakak Eskoriatza osoa zeharkatu ondoren, plazara iritsi da eta bertan egin dute amaiera ekitaldia. Postakari guztiak bertan batu dira eta bertso nahiz musikaren erritmoarekin borobildu dute euskararen aldeko ekitaldi hau.