Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Bizikidetza "bultzatzea" gura du EAJko alkategai Jose Ramon Zubizarretak

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 11a, 15:59

Eskoriatzako EAJk Jose Ramon Zubizarreta alkategaia aurkeztu zuen atzo. 59 urte ditu eta irakaskuntzan jardun du beti, azken urteotan Arizmendi ikastolan. "Inposaketarekin" bukatzea eta bizikidetza bultzatzea dituela helburu esan zuen.

Lanerako "gogotsu" aurkeztu da Zubizarreta. Pozik dago alkategai izateko aukeratu duelako EAJk, eta atzean duen taldearen lana azpimarratu gura izan du.

Azken asteotan herriko elkarte eta erakunde ia guztiekin elkartu direla jakinarazi zuen aurkezpenean, eta guztiak eskertu gura izan zituen jasotako ekarpenak oso "baliagarriak" izan direlako programa osatzerakoan. Hala, programa hori ia landuta dutela jakinarazi zuen eta hiru ardatz izango dituela zehaztu. Lehenengoa da bizikidetza bultzatzea: "Inposaketarik ez, elkarrizketa da bultzatu beharrekoa". Eta bizikidetza horrek "zaborraren" kudeaketarekin zerikusi handia duela uste du; hala, herri galdeketaren alde agertu zen: "Galdeketa egin egingo dugu eta gero hori errespetatu".

Egoera ekonomikoarekin arduratuta agertu zen. Fagorrez gain beste enpresa askok bizi izan dutela krisia zioen: "Azken 12 urteotan herriko negozio erdiak itxi egin dira". Eta hirugarren ardatza hirigintza izango da. Izan ere, aspaldi "agortutako" arau subsidiarioei heldu behar zaiela uste du.

Debagoieneko EAJko hainbat ordezkari elkartu ziren atzo Eskoriatzako batzokian eta Markel Olano ahaldun nagusigaia ere bertan izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak