Euriak ez ditu eskoriatzarrak kikildu Euskararen Eguneko ekintzetan

Ander Larrañaga 2014ko aza. 29a, 21:14

Datorren eguaztena, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izango da. Horren harira, asteburua aprobetxatuz, Eskoriatzan gaur egin dituzte euskararen aldeko ekintzak. Eguraldiak ez du larregi lagundu; horregatik antolatutako ekintza asko plazatik pilotalekura pasa behar izan dituzte. Eskoriatzako Udala eta Hankamotx bertso-eskola ibili dira egunaren antolaketan beste herri ekimen batzuekin batera.

12:30ean hasi dira dantza taldeko haurrak euskal dantzak plazaratzen; ikasturtean zehar ikasi dutena erakutsi dute. Hau behin amaituta, dantzari, guraso, herritar eta gerturatuko guztiekin Euskaraz Bizi Nahi Dut banderekin argazkia atera zuten. Ondoren bertso-kalejira egin zuten tabernaz taberna, Ixotu gazte taldeak bazkaria prestatzen zuen bitartean.

Ixotu, euskara "ixotzeko"

Euskara bultzatzeko gogoa duen gaztetxoek osatzen dute Ixotu eta esan daiteke gaur izan dela euren aurkezpena. 16 urte inguruko hamabost gazte bildu dira "euskara bultzatzeko asmoz euren hazia jarri gura dutelako". Gaurkoaz gain, etorkizunerako halako ekimenetarako euren partaidetza bermatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak