Asteburu mikologikoa ospatu dute asteburuan, Luis Ezeizako guraso elkarteak antolatuta. Hala, atzo mendi ibilaldia egin zuten perretxikoak batzeko. Ehun espezie baino gehiagotakoak batu zituzten. Guztiak sailkatu zituzten atzo arratsaldean eta gau erakusketa jarri dute Fernando Eskoriatza plazan. Errotari elkartekoen eta Tomas Zubillagaren laguntza izan dute. Umeendako marrazki tailerra ere egin dute. Horretaz gain, taloak ere saldu dituzte elkarteko gurasoek. [ARGAZKIAK]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.