Aurrerantzean lekurik sakonenak 1,60 metro ditu, eta alboetan 1,20 metro eta 1,40 metro. Horrela dirua aurreztean gain, igerilekuan beste ekintza batzuk egiteko aukera izango da, tartean aquagyma.
Urriaren lehenengoan ere, igerilekua zabaltzeaz gain, ikasturte berriko ikastaroekin hasiko dira. Urritik eta urte amaierara arte, pasa den urteko eskaintza izaten mantenduko dute, baina, zumba eta body balance ikastaro berriak eskainiko dituzte. Horrez gain, aurten berrikuntza bezala, ikastaroetako bi klasetara dohainik joateko gonbidapenak jarri dituzte.
Gonbiteak kiroldegiko sarreran daude eskuragai. 2014-2015 ikasturteko berrikuntza nagusiena ostera, Osasun fitness zerbitzua da. Zerbitzu hori fitness zerbitzuarekin batera eskainiko dute martitzen eta eguenetan goizeko 10:15etatik 11:15ak arte eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Beraz, datorren eguaztenetik aurrera, eskoriatzarrek berriz ere pilatesa, gimnasia abdominal hipopresiboa, spinninga edo aquagyma egiteko aukera izango dute. Gainera, kirola herritarrengana hurbiltzeko festa bat egingo dute urriaren 11an.