Zaharren egoitzako egoiliarrak ere bisitan izan dira Garagardo Festan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko ira. 20a, 09:35

Eskoriatzako Garagardo Festa solidarioak jai giroa ekarri du herrira. Eguraldia lagun, herritar ugari dabil bertan. Herritarrak bakarrik ez, zaharren egoitzako egoiliarrak ere han izan ziren atzo arratsaldean.

Garagardo mota ugari, horien artean alkoholik gabekoa eta limoarekin nahastutakoa; eta jatekoa gura beste, saltxitxak, kondoa, oilaskoa, tortillak…, dauzkate plazan erdi-erdian jarri duten karpa handian. Domeka iluntzera bitartean egingo dute Garagardo Festa, zaharren egoitzari laguntzeko dirua batzea helburu duen hirugarren festa, eta beste behin, herritarrek ez dute hutsik egingo. Helduak, gazteak eta umeak, tonbolak erakarrita horietako asko, elkartu dira zabalik daramatzan bi egunotan, eta atzo arratsaldean zaharren egoitzako egoiliarren bisita izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak