82 garagardo barril izango dira aurten mota guztietako garagardoekin osatuta. Guztira 2.430 litro inguru izango dira.
Edateko gustu askotariko garagardoak izango dira: alkoholdunak, alkohol bakoak eta aurten berezitasun izango diren garagardoa limoiarekin eta Zerbartisau-garagardoa. Jateko ere aukera zabala izango du nahi duenak: Alemaniako jakiak, oilasko izterrak, herritarrek prestatutako tortilla pintxoak…
Bestalde, garagardoa edanez ekimenean parte hartu ezin dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute; izan ere, tonbola solidarioa prestatu dute, herritarrek etxetik ekarritako materiala zozketatzeko.
Zaharren egoitzako obrak hasi dira dagoeneneko
Hiru fase izango dituzte zahar etxean dagoeneko hasi diren obrek. Obra nagusia edo lehentasuna duena azpiko solairuan dauden gelak desagerraraztea izango da, lehen fasea. Beheko gelek ez dute beharrezko neurririk eta gela berriak egingo dituzte azken solairuan, mojak zeuden gela bezala ezagutzen den solairuan. Bertan lau gela indibidual egingo dituzte eta behin fase hori eginda Diputazioarekin kontzertatutako plaza guztiak bere neurrian egongo ziren.
Bigarren fasean, berriz, hutsik geratuko zen azpiko solairuan egongela handi bat egin nahi da. Jangelako gunea handitu eta estruktura aldaketa batzuk egin nahi dituzte.
Hirugarren fasean, aldiz, lehenengo solairuaren egokitze bat egitea izango zen. Paretak kendu, pasilloak zabaltzeko eta espazio gehiago izateko. Asko gurpildun aulkietan, taka-takan… dabiltzalako. Hala eta guztiz ere, lehen faseari ematen diote garrantzia beharrezkoa ikusten dutelako.