Duela 33 urteko ustezko delitu bat dela-eta, Eskoriatzako Iparragirre-Guenetxea sendiko bost kide Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan beharko dutela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Eskoriatzan. Iparragirre-Guenetxea familiari "babes osoa" helarazteko eta "konponbide demokratikoaren bideak pausoak ematen" jarraitzeko "konpromiso sendoa" berresteko elkartu dira hainbat herritar, Eskoriatzako Presoen Lagunek deituta. Batutakoek "gogor salatu" dute "Espainiar Estatuaren gorroto eta mendeku politika".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.