Eskoriatza Kirol Elkarteak urrezko ezteiak egiten ditu aurten. 50 urte ez dira egunero betetzen, eta hori dela eta, askotariko ekintzak ari dira ospatzen. Azkenak gaur amaitzen diren jaietan izan dira. Zapatuan, elkarteko egungo presidente Jabi Corbal arduratu zen jaietako pregoia emateaz eta txupina botatzeaz; eta atzoko haurren danborradan ere omenaldia jaso zuen taldeak, karroza bat elkarteari eskainiz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.