Eskoriatzako jaien hasiera aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 30a, 17:50

Zapatu eguerdian hasi zituzten eskoriatzarrek San Pedro jaiak. Eskoriatza kirol elkarteko kideek bota zuten txupina eta ordutik aurrera festa giro ederra egon da aste bukaera osoan. Jaiak ez dira amaitu oraindik, izan ere, gaur eta bihar oraindik egongo da zertaz gozatu.

Eskoriatzako San Pedro jaiak indartsu hasi ziren zapatuan Eskoriatzako kirol elkarteko kideen eskutik. Kirol taldeak 50 urte bete dituela-eta, egungo presidente Javi Corbalek bota zuen txupina eta hortik aurrera eztanda egin zuen festak. Musika Banda izan zen festetako lehen orduak girotzearen arduraduna. Musikariak zein entzuleak, gustura.

Gaztetxoen arteko jolasak, arrakastatsuak

Ondoren, aurtengo jaietako nobedadeetako bat izan den gazte kuadrillen arteko jokoak egin ziren. Lehenengoz antolatu dira, eta arrakasta ikusita, ziur datorren urtean ere gaztetxoek askotariko jolasen bidez hartuko dituztela kaleak.

Saria afari eder bat zen eta honezkero badira gaztetxo batzuk gauerako planak ere egiten dituztenak...

Hori bai, parte hartzaile batzuk erritmoa galdu zuten Goienaren kamerengatik, eta beste batzuk, berriz, danborra jotzearena plazarako utzi zuten bakarrik.

Atzo, berriz, jaietako ekitaldi nagusietako bat bihurtu den Herrixa elkartuz ikuskizunak goraino bete zuen Gorosarri plaza. Aurten ikuskizunak fusioaren alde egin du; euskal dantzak eta flamekoa edo musika lirikoa eta rocka nahastu zituen espektakuluak. Parte hartzaileek zein ikusleek izugarri gozatu zuten.

Bi egun aurretik

Eskoariatzarrek gaur eta bihar oraindik bete-betean gozatuko dute jaiez. Kuadrillek txosnetan bazkalduko dute eta gero, kuadrillen arteko jolasen barruan, Eskoitzako Laugarren Banderia egongo da jokoan. Arratsaldeko sei térdietan, berriz, haurren danborrada egingo da.

Bihar izango da sanpedrotako azken eguna. Euskal jaia egingo dute eta, besteak beste, talogileak eta sagardo kupelak jarriko dituzte plazan. Eguerdian herri bazkaria egingo dute Santa Mariñe plazan. Azken traka izango da jaiak datorren urtera arte agurtu aurreti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak