Eskoriatzako San Pedro jaiak indartsu hasi ziren zapatuan Eskoriatzako kirol elkarteko kideen eskutik. Kirol taldeak 50 urte bete dituela-eta, egungo presidente Javi Corbalek bota zuen txupina eta hortik aurrera eztanda egin zuen festak. Musika Banda izan zen festetako lehen orduak girotzearen arduraduna. Musikariak zein entzuleak, gustura.
Gaztetxoen arteko jolasak, arrakastatsuak
Ondoren, aurtengo jaietako nobedadeetako bat izan den gazte kuadrillen arteko jokoak egin ziren. Lehenengoz antolatu dira, eta arrakasta ikusita, ziur datorren urtean ere gaztetxoek askotariko jolasen bidez hartuko dituztela kaleak.
Saria afari eder bat zen eta honezkero badira gaztetxo batzuk gauerako planak ere egiten dituztenak...
Hori bai, parte hartzaile batzuk erritmoa galdu zuten Goienaren kamerengatik, eta beste batzuk, berriz, danborra jotzearena plazarako utzi zuten bakarrik.
Atzo, berriz, jaietako ekitaldi nagusietako bat bihurtu den Herrixa elkartuz ikuskizunak goraino bete zuen Gorosarri plaza. Aurten ikuskizunak fusioaren alde egin du; euskal dantzak eta flamekoa edo musika lirikoa eta rocka nahastu zituen espektakuluak. Parte hartzaileek zein ikusleek izugarri gozatu zuten.
Bi egun aurretik
Eskoariatzarrek gaur eta bihar oraindik bete-betean gozatuko dute jaiez. Kuadrillek txosnetan bazkalduko dute eta gero, kuadrillen arteko jolasen barruan, Eskoitzako Laugarren Banderia egongo da jokoan. Arratsaldeko sei térdietan, berriz, haurren danborrada egingo da.
Bihar izango da sanpedrotako azken eguna. Euskal jaia egingo dute eta, besteak beste, talogileak eta sagardo kupelak jarriko dituzte plazan. Eguerdian herri bazkaria egingo dute Santa Mariñe plazan. Azken traka izango da jaiak datorren urtera arte agurtu aurreti.