Eskoriatzako Udalak zaharren egoitzako obretarako 8.000 euro bideratuko ditu

Mirian Biteri 2014ko eka. 26a, 09:33

Askotariko gaiak jorratu zituzten martitzen arratsaldean Eskoriatzako udaletxeko osoko bilkuren aretoan; tartean, Jose Arana patronatuari 8.000 euroko laguntza ematea adostu zuen udalbatzak aho batez, herriko zaharren egoitzako obren finantzaketan laguntzeko. Horrez gain, kirol instalazioko hainbat zerbitzu Egoitek enpresari esleitzea onartu zuten, eta baita parke eta lorategietako mantentze-lanak egiteko zerbitzuaren kontratazio espedienteari hasiera ematea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak